Maia mitologia

Maia zibilizazioa erlijioaren gainean antolatu zen.

Maia mitologia munduko aberatsenetariko bat da. Maia herriak hiru mila urte baino gehiago Mesoamerikako lurraldetan bizi izan dira eta oso zibilizazio originala eta indartsua sortu zuten. Mesoamerikako hiriak altxatu zituzten herriak erlijioan oinarritzen ziren eta ondorioz kosmogonia konplexua sortu zuten, gaur egun neurri handi batean galduta dagoena nahiz eta tradizio asko oraindik bizirik iraun, sarritan kristautasunarekin nahastuta.

Maien panteoia oso zabala da eta jainkoen zein jainkosen ikerketa ez da erraza. Badira, hori bai, jainko batzuk oso definituak eta maia munduan zabalduta, baina beste batzuk zonalde zehatz batean ezagutzen dira edo izenak aldatzen dituzte. Hona hemen jainkoak eta jainkosak ezagunenak:

Jainko hauen pertsonalitateak aldakorrak izan daitezke eta oso aurpegi desberdinak erakuts ditzakete, batzuetan onak, bestetan gaiztoak.[1]

  1. Los dioses mayas, 3.or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne